Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2025
Irudia
Pake Leku Elkartea   1-  Hil honetan zer?

Pake Leku Elkartea 2- Egitura eta jarduerak

Irudia
2- Egitura eta jarduerak  INDIZEA  2.1: Izaera, Antolakuntza, Bazkideak.  2.2: Historia, Maitasun istorio bat, Udalaren   erabakia,          Eskriturak, Handiagotzea.  2.3: Jarduerak: Tailerrak, Ikastaroak,  Hitzaldiak,  Bidaiak,          Irteerak, Emanaldiak, Ospakizunak,  Bestelakoak,          Martxa.  2.4: Erreferentziak. 2.1.1- IZAERA Pake Leku Oñatiko jubilatuen elkarte bat da, eta Foruen enparantza ondoan dagoen San Juan kaleko 2. zenbakian kokatuta dago. Bere helburua bazkide diren 1200 jubilatuen bizitza aktiboa eta partehartzailea bultzatzea da, harremanak sendotzeko jarduerak antolatuz, hala nola, tailerrak, hitzaldiak, bidaiak, irteerak, emanaldiak eta ospakizunak. 2.1.2- ANTOLAKUNTZA Hamabi bazkidez osatutako Zuzendaritza Batzorde batek kudeatzen du elkarteko jarduerak, ardurak taldeka banatuta: Altxortegia, Bidaiak, Idazkaritza, Kultura eta Mantentze-...