Pake Leku Elkartea 3- Egitura eta jarduerak
3- Egitura eta jarduerak INDIZEA 2.1: Izaera, Antolakuntza, Bazkideak. 2.2: Historia, Maitasun istorio bat, Udalaren erabakia, Eskriturak, Handiagotzea. 2.3: Jarduerak: Tailerrak, Ikastaroak, Hitzaldiak, Bidaiak, Irteerak, Emanaldiak, Ospakizunak, Bestelakoak, Martxa. 2.4: Erreferentziak. 2.1.1- IZAERA Pake Leku Oñatiko jubilatuen elkarte bat da, eta Foruen enparantza ondoan dagoen San Juan kaleko 2. zenbakian kokatuta dago. Bere helburua bazkide diren 1200 jubilatuen bizitza aktiboa eta partehartzailea bultzatzea da, harremanak sendotzeko jarduerak antolatuz, hala nola, tailerrak, hitzaldiak, bidaiak, irteerak, emanaldiak eta ospakizunak. 2.1.2- ANTOLAKUNTZA 2026eko Zuzendaritza Batzordea Hamabi bazkidez osatutako Zuzendaritza Batzorde batek kudeatzen du elkarteko jarduerak, ardurak taldeka banatuta: Altxortegia, Bidaiak, Idaz...